Bidaia bat pianoaren historian eta etorkizun teknologikoan zehar
Pianoaren tradizioa eta etorkizuna: Yamaha Disclavier ezagutu pianoaren historian, berrikuntza teknologikoan eta instrumentu horrek musika interpretatzeko, irakasteko, ikertzeko eta sortzeko eskaintzen dituen aukera berrietan barrena egindako bidaia da.
Maria de Santos pianistak eta Yamaha Music Europeko piano akustikoaren saileko arduradunak emango du hitzaldi-kontzertua. Ekitaldia publiko orokorrari, musika ikasleei, pianistei eta irakasleei zuzenduta dago, gaztelaniaz izango da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du.






